Gizartea

Osakidetzak abenduan eginen du sexuz aldatzeko lehen ebakuntza

Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean jakinarazi du erabakia PSE-EEk. Euskadiko Transexualen Elkarteko presidenteak, beste behin, abenduan gose greba hasiko zuela iragarri zuen, sexuz aldatzeko ebakuntza Osakidetzak bere gain hartzea aldarrikatzeko.

2009ko azaroaren 27a
19:43
Entzun
Osakidetzak abenduan eginen du sexuz aldatzeko lehen ebakuntza, PSE-EEko Maria Teresa Laespada legebiltzarkideak jakinarazi duenez. Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean egin du jakinarazpena. Lehen ebakuntza hori Gurutzetako ospitalean (Barakaldo, Bizkaia) eginen dela zehaztu du Laespadak.

Euskadiko Transexualen Elkarteko presidente Andrea Muñizek iragarri zuen, irailean egin bezala, abenduaren 2an gose greba hasiko zuela, Osakidetzak ebakuntza bere gain hartu ezean. Irailean astebeteko baraualdia egin zuen Muñizek, arrazoi berberagatik. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin bildu zen Muñiz, eta urriaren bukaeran Rafael Bengoa Osasun sailburuak ebakuntzei 2010ean ekingo zietela jakinarazi zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.