Osakidetzak agindu du ez egiteko txartelik etorkinei
GASTEIZ. Osakidetzak barne agiri bat zabaldu du osasun zentroetan, langileei gogorarazteko ez dietela txartelik egin behar egonaldian dauden etorkinei. Erroldatuta egotea aski ez dela dio Osakidetzak agiri horretan. LABek salatu egin du barne agiria, eta krisiarekin lotu du: «Etorkinak ez sartzea dute helburu, eta urratu egiten dizkiete oinarrizko eskubideak».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu