Osakidetzak baheketa egingo du Langraiz Okako bi tabernatan izandakoen artean

Martxoaren 17aren eta 24ren artean Siglo XXI eta Kronos tabernetan egondakoei egin die PCRa egiteko deia.

Durangoko baheketaren argazkiak. MARISOL RAMIREZ/FOKU
Maria Ortega Zubiate
2021eko martxoaren 24a
18:00
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak Langraiz Okan (Araba) egingo duten baheketa baten berri eman dute. Martxoaren 17tik 24ra arte Siglo XXI eta Kronos tabernetan izandako herritarrei deia egin diete PCR proba egiteko. Bihar eta etzi egingo dituzte probak, herriko osasun etxean.

Erakundeek jakinarazitakoaren arabera, 10:00etan ekingo diete probei, eta herritarrak aurretiaz ordua eskatu gabe joan ahalko dira. Ohikoa denez, emaitzak SMS bidez bidaliko dizkiete. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.