Osasuna

Osakidetzak egiturazko 700 lanpostu berri izango dituela esan du Jon Darponek

Berez, egiturazko egingo diren lanpostuak 275 izango direla esan dute sindikatuek; 425 lanpostu, esaterako, Urdulizko erietxe berrirako dira.

arantxa iraola
2016ko uztailaren 19a
07:23
Entzun

26.400 profesional. Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak esan duenez, kopuru hori hartuko du Osakidetzaren egiturazko langileen zerrenda berriak, 700 postu gehiago erantsita. Erabakia Jaurlaritzak enplegu "iraunkor eta kalitatezkoaren" alde duen konpromiso irmoaren erakusgarri argia dela esan du. Igoerarik handiena sendagileetan izango da: 232 gehiago sartu dituzte zerrendan. 

Erabakiari buruzko galdera eginda sindikatuek esan dute aurki publiko egingo dutela erantzun bateratu bat. Argi utzi du ELA sindikatuko Pello Igeregik, ordea, motza iruditzen zaiela erabakia, eta, hein handi batean, azpiegitura berri bat martxan jartzeak ekarri duela: "425 lanpostu, hain justu, Urdulizko erietxe berria martxan jartzeko izan dira". 2015ean eskuratu ahal izan zituzten datuen arabera, ordea, Osakidetzan egiturazkoak ez diren lanpostuetan 4.612 langile ari dira, eta oso apala iruditzen zaie horregatik egiturazko lanpostu berrien kopurua. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.