Osakidetzak 2011ko balantzea egin du gaur, eta adierazi du erdira murriztu dituela osasun pribatuko gastuak. Osasun publikoak artatu ezin dituen eriak osasun pribatura bideratzen dira. Zerbitzu hori ordaintzeko, 9,8 milioi erabili ditu Osakidetzak 2011n —2010ean, 23,3 milioi gastatu zituen—.
Osakidetzak adierazi du osasun pribatura bideratzen ziren kasuak bere gain hartzeak, ordea, ez duela eragin nabarmenik izan itxarote zerrendetan. Ebakuntzetako itxarote zerrenda 51,8 egunekoa da, batez beste; kontsultetakoa, 23,4 egunekoa; eta diagnostikoak egiteko probena, 12,2 egunekoa.
Gainera, Osakidetzak dekretu bat onartu nahi du maiatza baino lehen, kardiologia eta onkologiako gaixoek kontsulta eta probak gehienez 30 eguneko epean egiteko duten eskubidea bermatzeko.