Osakidetzak ere emango die txertoa hartzeko ordua 16-29 urte artekoei

Ostiraletik aurrera horretarako modua izango dutela iragarri du Gotzone Sagarduik

arantxa iraola
2021eko uztailaren 6a
13:27
Entzun

Gazteen artean birusa izaten ari den zabalkundearen harira, Osakidetzak ireki egin dio txertaketarako atea falta zen adin tarteari: 16-29 urte arteko gazteenari. Osasun sailburu Gotzone Sagarduik jakinarazi du gaur erabakia, eta esan du ostiraletik aurrera aukera izango dutela ordua hartzeko. Onartu du, hala ere, bukatzen ari direla oraindik goragoko adin tarteen txertaketa ere, eta txertoak heltzen diren neurrian egin ahal izango dela gazteenen txertaketa.

Eskari guztiak batera ezingo direla erantzun onartu du. Guztira 270.000 pertsona direla zehaztu du Sagarduik, eta astia beharko dela. «Agendak irekitzeak ez du esan nahi denak astebetean txertatuko ditugunik. Agendak zabalik egongo dira, eta txertaketak egingo dira txertoak ailegatzen diren neurrian».

Osasunbideak ere irekia die ja txertaketarako atea gazteei, eta Ipar Euskal Herriak asteak daramatzate adin mugarik gabeko txertaketa prozesuan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.