Osasuna

Osakidetzak ez diela tratamendurik ematen salatu dute C hepatitisak jotako eriek

Osasun sistemak erantzun du 2.500 gaixori batera botika ematen hasteko arrazoi "klinikorik" ez dagoela; era "mailakatuan" jardutea defendatu du

C hepatitisdunen Bizkaiko plataformako kideak, itxialdia egiten ari zirela Gurutzetako ospitalean, azken belaunaldiko sendagaiak ematen ez zaizkiela salatzeko. MONIKA DEL VALLE, ARGAZKI PRESS
arantxa iraola
2015eko maiatzaren 14a
14:50
Entzun

Gogor hitz egin dute gaur goizean Gasteizen C hepatitisak jotako gaixoen taldeetako hainbat ordezkarik; "genozidioa" egotzi diote Osakidetzari soilik gaixorik larrienei —F4 mailan daudenak— ematen dizkielako botikarik berri eta eraginkorrenak. Salatu dute gaixoak tratatzeko prozedura horrekin, estatuko gainerako autonomiekin alderatuz, atzean geratu dela Jaurlaritza: "Eskolako azkena da". Izan ere, gogorarazi dute Espainiako Osasun Ministerioak C hepatitisaren inguruan onetsitako plan estrategikoak dioela medikuek ontzat jotzen duten guztietan eman behar zaizkiela botikak pazienteei. Erien arabera, ordea, medikuek erantzuten diete "baimenik" ez dutela tratamendu egokienak emateko.

Eusko Legebiltzarrean mintzatu dira gaixoak, eta EAJko ordezkariak ez beste, parlamentuko gainerako talde politiko guztien sostengua jaso dute. 

Osakidetzak berehala erantzun du. Prentsaren aurrean azaldu dira Osasun sailburu Jon Darpon, Osakidetzako Osasun Arretako zuzendari Antonio Arraiza eta C hepatitisaren estrategiarako koordinatzaile Daniel Zulaika. C hepatitisa tratatzeko erabakitako irizpideak "egokiak" direla esan dute. "Osakidetza ondo ari da lanean; arduratsu, serio, eta eraginkor. Eta, jakina, gaixorik larrienak lehenesten ari da; ezin zuen beste modu batean izan".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.