Osakidetzak postu gutxiegi eskaini dituela salatu du ELAk
BILBO. Sindikatuekin adostu baino postu gutxiago atera ditu lehiaketara Osakidetzak azken lan eskaintzan; hala salatu du ELAk. Joan den asteburuan egin zituzten azterketak; 2.600 postu daude jokoan, eta, sindikatuaren arabera, 5.700 eskaintzeko hitza hartu zuen Eusko Jaurlaritzak. Adostutakoa betetzeko eta beste eskaintza bat egiteko eskatu du ELAk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu