Gizartea

Osakidetzako kirurgia jarduera %1,42 hazi da aurtengo lehen seihilekoan

Jardueren balantzea aurkeztu dute Maria Jesus Mujika Osakidetzako zuzendari nagusiak eta Andoni Alzelai Asistentzia Sanitarioko zuzendariak. Adierazi dutenez, kirurgia eskaria handitu egin da, eta itxarote zerrendak egonkor mantendu dituzte. Egunero 98 mila lagun baino gehiago artatzen ditu Osakidetzak.

Basurtuko ospitaleko kirurgia unitatea. LUIS JAUREGIALTZO, FOKU
2018ko uztailaren 27a
15:21
Entzun

Itxarote zerrendak egonkor mantendu direla adierazi du Maria Jesus Mujika Osakidetzako zuzendari nagusiak. Esparru batzuetan, kirurgia jardueran kasurako, eskaria handitu egin da aurtengo lehen seihilekoan. Arrazoi nagusiak biztanleriaren zahartzea eta teknologiaren hobekuntzak izan direla gaineratu du, eta horren ondorioz kirurgiako jarduera %1,42 handitu dela. Hala ere, eskariari egonkortasunez erantzun diotela azpimarratu du.

Kirurgiako itxarote zerrendei erantzuteko Osakidetzak hamar ekintza lerro eta hemezortzi proiektu ezarri ditu 2018 eta 2019. urteetarako. Jada hasi dira plan hori aplikatzen, eta 22,6 milioi euroko inbertsioarekin gauzatu dute. Itxarote zerrendan egonkortasuna ikusten du Adoni Alzelai Asistentzia Sanitarioko zuzendariak. Traumatologiak, oftalmologiak eta kirurgia orokorrak izan dute eskaera gehien. Hirurak biztanleriaren zahartzearekin lotu ditu. Itxarote zerrendak hobetzeko planean sakontzen jarraituko dutela esan du Alzelaik, arreta modalitateetara iristeko denbora tarteak egonkortu eta murrizteko. 65 urtetik gorakoek egiten dituzten ebakuntzak ebakuntza guztien %50 baino gehiago dira.

Osakidetzako Prebentzio eta Transplanteen Programak nazio eta nazioarte mailan erreferente direla ere azpimarratu du. Organo emaileen kopurua munduko handienetariko bat da, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan bakarrik: milioi bat biztanleko 55 organo emaile daude. Giltzurrun transplanteen aurtengo urte osoko aurreikuspena Espainiakoaren gainetik eta Europako kopuru altuenen barruan ezarri dute. Hezur-muineko emaileak, berriz, azken urteetako zifra altuenetan mantentzen dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoan.

Larrialdi artatzeak %2,56 hazi dira, 480.547 larrialdi artatze izan dira epealdi honetan. Ospitaleetan hartu dituzten larrialdien kopurua berdin mantendu da lehen seihileko honetan (%8).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.