Osasun arloa

Osakidetzako lan eskaintza, 2018ko ekaina baino lehen

Jon Darpon sailburuak azaldu du datorren urteko lehen seihilekoan egingo dituztela 3.335 lanpostutarako azterketak.

Osakidetzaren lan eskaintza publikoa, 2015ean. JON URBE / ARGAZKI PRESS
2017ko ekainaren 27a
08:56
Entzun

Osakidetzako zuzendaritzak eta gehiengo sindikalak ostiralean lortu zuten aurreakordio bat lan eskaintza publikoaren inguruan, eta horri buruzko xehetasunak eman ditu Jon Darpon Osasun sailburuak Jaurlaritzako gobernu kontseilu osteko agerraldian.

3.335 lanpostu eskainiko ditu Osakidetzak, eta probak 2018ko aurreneko sei hilabeteetan egingo dituzte. Test moduko azterketa teorikoak izango dira kategoria guztietan, eta espezialistek ariketa praktiko bat egin beharko dute.

Osakidetzako Administrazio Kontseiluak astelehenean eman zion oniritzia akordioari. Eskainiko dituzten postuetatik 895 medikuentzat izango dira; 717, erizainentzat; eta 816, berriz, administrazioko langileentzat, sukaldarientzat eta abarrentzat. Darponen esanetan, LEPak behin-behinekotasuna murriztuko du, eta lan baldintzak hobetuko ditu.

Orain adostutako lan eskaintzaz gain, Darponek baieztatu du beste lehiaketa bat egingo dutela legealdia amaitu aurretik, 2018ko eta 2019ko erretiroak betetzeko.

Osakidetzako zuzendaritzak eta SME, SATSE eta UGT sindikatuak jarri dira ados; ez, ordea, ELA, LAB eta CCOO. Akordiora batu ez diren sindikatuei oharra egin die Darponek; eskatu die "beren interesak" bazter uzteko eta bat egiteko hitzarmenarekin, "Osakidetzako historiako onenetakoa" delakoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.