Euskara

Osakidetzako lan eskaintza publikoak euskaldunak diskriminatzen dituela salatu dute EAk, EAJk eta LABek

Eusko Jaurlaritzak euskaldunekiko eta euren hizkuntz eskubideekiko duen "mespretxua" erakusten duela dio Juanjo Agirrezabala EAko parlamentariak.

2011ko uztailaren 27a
16:30
Entzun

Juanjo Agirrezabala EAko parlamentariak salatu egin du Osakidetzaren azken lan eskaintza publikoa, eta esan du Eusko Jaurlaritzak euskaldunekiko eta euren hizkuntz eskubideekiko duen "mespretxua" erakusten duela.

Agirrezabalak ohar batean salatu duenez, lan eskaintza publikoan euskararen balioa murriztea osasun publikoaren euskalduntze bidean atzerapauso larria ematea da. Euskaldunek Osakidetzan euren hizkuntz eskubideak ez dituztela bermatuta esan du.

Bide batez esan du, eskainiko den lanpostu kopurua (2.600) sindikatuek eskatzen dituzten 5.400en erdia direla. Sindikatuek lana egonkortzeko eta etorkizunean emaitza onak bermatzeko eskatu dituzte 5.400.

LAB sindikatuak ere salatu du lan eskaintza publikoaren neurri berria, "eskubide linguistikoen urraketa" dakarrela iritzita. Era berean, 2.600 lanpostu eskaintzea  "nahikoa" ez dela nabarmendu dute, eta "ez bakarrik postu berriak sortzeko, lehendik daudenak sendotzeko ere bai".

EAJn ere ez daude pozik aldaketarekin, eta Iñaki Generabarrenak salatu du, Rafael Bengoa Osasun aholkulariak uste duela euskara "postaletako elementu folkloriko hutsa" dela, eta ez dela "euskaldunok administrazioetan erabiltzeko eskubidea dugun lehen mailako hizkuntza".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.