Arabako osasun arloko hainbat ordezkari Garoñako zentral nuklearraren aurkako manifestazioan izango dira. Arabako osasun arloko langileen batzarrek eta, besteak beste, Santiago ospitaleko enpresa batzordeak bat egin dute zentrala behin betiko ixteko eskatzen duen aldarriarekin.
Gaur goizean, Santiago ospitaleko kanpoaldean egindako agerraldian, gogorarazi dituzte erradiazioak osasunean dituen eragin kaltegarriak, bai gerta litezkeen balizko istripuen bitartez, baita urteen joanarekin zentralak izan dituen isurien ondorioz metatu den erradiazioaren bitartez ere. Ildo horretan, gogorarazi dute Garoña dela Espainiako Estatuko zentral zaharrena eta inguruko udalerriak gehien kutsatu dituena.
Horren aurka, hiritarrei dei egin diete larunbateko manifestazioarekin bat egiteko; Andre Mari Zuriaren plazatik aterako dea, 19:00etan. Osasun arloko langileen zutabea Santiago ospitaletik aterako da.