Rafael Bengoa Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak jakinarazi duenez, Osakidetzako 3.792 langilek euren lanpostuetarako beharrezkoa den euskararen hizkuntz eskakizuna betetzeko azken eguna zuten gaur, baina haietatik 1.320 langilek (%34,8k) ez dute eskakizuna bete.
Eider Mendoza EAJko legebiltzarkideak Eusko Legebiltzarrean egindako galderari erantzunez eman du informazio hori Bengoak, Osakidetzan aurrera eramango duen hizkuntz politikari buruz galdetu dionean.
Eskakizuna bete ez dutenen egoera "zehaztugabea" dela adierazi du Osasun sailburuak. Era berean, sailetik kudeatu behar den "arazo korapilotsua" dela aitortu du, eta beharrezkotzat jo du langile horiek sisteman txertatzeko aukera ezberdina aurkitzea, "giza baliabide horiek ezin baititugu galdu".
Ildo horretatik, Bengoarentzat Osakidetzako lan eskaintza publikoetan euskara merezimendu izatea bermatzen duen balorazio modua berriro aztertu behar da, maiz "plusa izan beharrean, erabakigarria delako".
Irailean bere sailak gai horren inguruan abiaturiko ikerketen emaitzak esku artean izango ditu, eta orduan "eztabaida lasaia" abiatuko du, "irtenbide diziplinatu eta zentzuduna" bilatzeko asmoz.
Euskara
Osakidetzako langileen herenak ez du hizkuntz eskakizuna bete
Gaur zuten 3.792 langilek euren lanpostuetarako beharrezko euskararen hizkuntz eskakizuna betetzeko azken eguna. Rafael Bengoa sailburuak dio berriro aztertu behar dela balorazio modua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu