Gizartea

Osakidetzako mahai sektorialaren bilera bihar

ELA, LAB, UGT eta ESK-k mobilizazioekin segituko dutela berretsi dute gaur. Lan baldintzen eta laneko kalitatearen inguruan desadostasunak dituzte sindikatuen gehiengoak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak.

2008ko martxoaren 11
16:42
Entzun
Osakidetzako zuzendaritzak biharko deitu du mahai sektorialaren bilera, eta bertan bilduko da sindikatuekin. Azkeneko hilabeteetan sindikatuak protesta egiten ari dira, lan baldintzen eta laneko kalitatearen inguruan desadostasunak dituztela-eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin.

Lehengo ostegunean, kasu, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako osasun zentro publikoetara greba orokor deialdia egin zuten ELA, LAB, UGT eta ESK-k. Sindikatu horiek sektoreko gehiengoa osatzen dute.

Urtarrilaren 29an eta otsailaren 21ean ere lanuzte orokor deialdiak egin zituzten. Dena dela, azkeneko asteetan CCOO, SATSE, UTESE eta SAE ez dira mobilizatu.

Gaur ELA, LAB, UGT eta ESK-k berretsi dute "akordio globala lortu arte" mobilizazioekin segituko dutela.

Bihar 16:00etatik aurrera elkartuko dira mahai sektorialean, Osakidetzaren egoitzan. 11. batzarra izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.