Atzo Eusko Jaurlaritzak 2007-2009 urteetako osasun sare publikoko lan baldintzei buruzko dekretua onartu zuela-eta, Osakidetzan ordezkaritza daukaten sindikatuak nola erantzun aztertzen aritu dira gaur, ez baitaude erabakiarekin ados, eta urtarrilaren 29an hiru orduko lanuztea egingo dute.
Goizeko hamar eta erdietatik bilduta egon dira ELA, LAB, ESK, SATSE, SAE, UTESE, CCOO eta UGTko ordezkariak, egoera aztertu, balorazioa egin eta neurriak hartzeko. Otsaileko mobilizazioaren berri zehatzik ez dute eman, Jaurlaritzari egoera "birplanteatzeko" aukera eman nahi diotelako, gaur esan dutenez.
Negoziazioak bertan behera uztea eta Medikuen Sindikatuarekin egin zuen hitzarmena oinarri hartuta Osakidetzako langileen baldintzak dekretuz ezartzea erabaki zuen atzo Jaurlaritzak, eta honi "koldarra" izatea leporatu diote gaur sindikatuek, "jendea desmobilizatu egin nahi duelako. Baina jendeak badaki egoera ez dela aldatu eta gatazkak luze joko duela. Jaurlaritzak erantzuna izango du, eta gogorra".
Lan gatazka
Osakidetzako sindikatuek hiru orduko lanuztea egingo dute urtarrilaren 29an, Jaurlaritzari erantzuteko
Gasteizko Gobernuak atzo jakinarazi zuen negoziazioak bertan behera utzi eta osasun sare publikoko langileen baldintzak dekretu bidez ezarri zituela. "Jaurlaritzak erantzuna izango du, eta gogorra", esan dute ELA, LAB, ESK, SATSE, SAE, UTESE, CCOO eta UGTko ordezkariek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu