Osakidetzako zuzendaritza berritzeko eskatu du EH Bilduk

Azken lan eskaintza publikoan salatutako irregulartasunen aurrean "ardura politikoak" hartzeko eskatu dio koalizioak Jon Darpon Osasun sailbururi.

Maddalen Iriarte eta Rebeka Ubera, EH Bilduko parlametariak, Legebiltzarrean. MARISOL RAMIREZ, FOKU
2018ko azaroaren 13a
13:43
Entzun

"Ikerketa batzorde baten sorrera" proposatzeko prest agertu da EH Bilduko parlamentari Rebeka Ubera, baldin eta Osasun sailburuak irregulartasunak ikertu eta erantzukizunak onartzen ez baditu. "Darponek ez du eman inolako arrazoirik ikerketa batzorde bat abian ez jartzeko. Baina ikusita azken txostena EH Bilduk eskatutako bidetik doala, azken aukera bat emango diogu egin behar duena egin dezan".

Zehazi Osakidetzako zuzendaritza aldatzeko eskatu dio koalizioak Jon Darpon sailburuari, argudiatuta azken lan eskaintza publikoan salatutako irregulartasunen "ardura politikoak" aitortu beharra dagoela. Uberak ohartarazi du ez dela nahikoa etorkizunerako neurriak iragartzea, eta ikerketa bat behar dela erantzukizunak argitze aldera. "Erantzukizun politikoak orain onartu behar dira. Lehenbailehen egin beharrekoa da eta ez dugu gehiago itxarongo".

Koalizioak joan den uztaileak erregistratu zuen Legebiltzarrean ikerketa batzorde bat osatzeko eskaera. Baina hark jasoko lituzkeen babesen inguruan galdetuta Uberak azaldu du ez dutela horri buruz beste alderdiekin hitz egin, baina espero dutela Elkarrekin Ahal Dugu-ren eta baita Alderdi Popularraren sostengua izatea.

Darponek berak atzo iragarri zuenez, Osakidetzako profesionalak aukeratzeko sistema berrikusi egingo du Osasun Sailak. Prozesu horretarako oinarri gisa, Rafael Jimenez Asensio EHUko Zuzenbide doktoreari eskatutako txosten bat baliatuko dute. Bertan jasotzen diren aholkuen artean daude lan eskaintza publikoetarako epaimahaikideak gehienez hiru edo bost izatea, eta zozketa bidez aukeratzea.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.