Osasuna

Osakidetzaren azterketak baztertu egin du Basurtun erietxeraturiko gaixoak ebola izatea

Osakidetzak baieztatu du malariak jota dagoela. "Egoera kliniko egonkorrean" dago gaixoa, Basurtuko erietxean. Asteartean eraman zuten etxetik ospitalera.

Ebola izan dezakeen gaixoa erietxera eraman zuten asteartean. IñAKI BENITO, EFE
2014ko irailaren 10a
11:39
Entzun

Bigarren aldiz uda honetan, ebolaren aurkako protokoloa martxan jarri du Osakidetzak. Sestaon (Bizkaia) bizi den 38 urteko gizonezko baten sintomak ikusita, Basurtuko erietxera eraman zuten atzo; analisiek, ordea, baztertu egin dute ebola izatea. Malaria du, eta gaixotasun hori sendatzeko tratamendua ematen hasi dira. 

Sortzez nigeriarra da gizona, baina Sestaon bizi da. Nigeriatik itzuli zen duela zenbait egun, eta sukarra eduki du geroztik. Osasun zerbitzuekin harremanetan jarrita, Basurtura eraman zuten astearte iluntzean, ebolaren aurkako protokoloa aktibatuta. Ohatila batean atera zuten bere etxetik, 19:00ak aldean.

Osakidetzak bi zentro prestatuak ditu ebola kasuak izan daitezkeenentzat: Basurtuko erietxea Bizkaian, Donostiakoa, Gipuzkoan. Osasunbideak Iruñeko Ospitale Gunean du prestatua lekua.

Abuztu erditan beste gizon bat ere eduki zuten gela horietan, ebola zuelakoan. Probak eginik, malaria zuela ondorioztatu zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.