ebola

Osakidetzaren azterketak baztertu egin du Donostian erietxeraturiko gaixoak ebola izatea

Eria duela hamabost egun itzuli zen Nigeriatik. Gasteizen bizi da.

2014ko irailaren 14a
09:02
Entzun

Gasteizko Txagorritxu ospitalera joan da emakumea, sukar handiarekin, eta osasun azterketa bat egin ondoren, Donostia ospitalera lekualdatzea erabaki dute. Osakidetzaren azterketek, ordea, baztertu egin dute ebola izatea. Analisien arabera, malaria du.

Osakidetzak bi erreferentziazko zentro hautatu ditu ustez gaixotasunak jotako pazienteak bakartuta edukitzeko: Basurtukoa, Bilbon, eta Donostia ospitalea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.