Osakidetzak 2.600 lanpostutarako lan eskaintza publikoa aurkeztu du; bihar kaleratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Eusko Jaurlaritzako osasun sailburu Rafael Bengoa eta Osakidetzako zuzendari nagusi Julian Perezek agerraldia egin dute gaur lan eskaintza publikoa aurkezteko. 2.600 postu aurkeztu dituzte guztira, horietatik 320 lanpostu berriak izango dira; gainerako 2.280ak 2005eko urtarrilak 1a baino lehenagotik behin-behinean okupatutako postuentzat izango dira.
Deialdi honetan "ezagutza, formakuntza eta esperientzia" baloratuko dira eta euskarari garrantzia kenduko zaio. Perezek esan duenez, aurreko deialdiak gaizki egin ziren, euskalduntzea azkarregi lortu nahi izateagatik.
Guztira 198 puntu lortu ahalko ditu lan eskaintzara aurkezten denak. Horietatik 100 azterketari dagozkio, 80 curriculumari eta 18 euskerari. 2008an banaketa hori ezberdina zen: 187tik 100 azterketarenak ziren, 70 curriculumarenak eta 17 euskerarenak.
Honela, euskarari eman beharrezko garrantzian dauden bi ikuspuntuen arteko oreka puntua aurkitu nahi dutela azaldu dute. "Euskara ez da arazoa, langileentzat arazo bihurtzen dena euskararen aldeko diskriminazio positiboa egiteko abiadura da".
Lehenengo azterketak urriaren erdi aldera egingo dira eta pediatria, erradiologia eta ginekologiako postuetarako izago dira. Agerraldian azaldu dute 100.000 eskari inguru espero dituztela, krisi garaia delako eta inguruko autonomia erkidegoetan ez delako honelako eskaintza zabalik egongo.
Test moduko galderak izango ditu azterketak.