Osakidetzaren webguneak medikuaren eta gaixoaren harremana indartuko du

Apirilaren 4an jarriko dute martxan, eta, Bengoak dioenez, «gaixo aktiboak» laguntzeko izango da

Erredakzioa
Gasteiz
2011ko martxoaren 29a
00:00
Entzun
Webgunearen bitartez, Osakidetzaren helburua da medikuen eta gaixoen aurrez aurreko harremana posible ez denean gaitzen jarraipena egiteko bidea erraztea eta gaixoak «aktiboak» izatea. Atari berria hurrengo astelehenean, apirilaren 4an, jarrikodute martxan. Arratsaldeko lauretan.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gaur egun dituen hiru webguneak batu egingo ditu webgune berriak —hau da,Osasun Saila, Osakidetza eta Osanet—, eta, gainera, beste hiru eremutara igarotzekohiru sarbide izango ditu: gaixoentzako atala, osasun langileentzako atala eta osasun administrazioarekin harremana duten enpresentzako hirugarren atal bat.

Webgune berriak aukera emango dio gaixoari orduaeskatzeko familiako medikuarekin, baita harekin harremanetan jartzeko ere. Oraindik ez,baina, Rafael Bengoa Osasun sailburuak jakinarazi duenez, urtebete barrurako edo, espezialistarentzarekin ordua eskatzeko aukera ere emango du, betiere etxeko medikuaren oniritziarekin.

Bengoak, atzo, webgune berriaren aurkezpenean, azaldu zuenez, «gaixo oso aktiboak» izatea du helburu atariak, baita gaitza partekatzen duten pertsonen harremanak indartzeko foro bihurtzea ere.

Administrazioko tramiteei buruzko informazioa jasotzeko aukera emango du, hala nola kexak eta erreklamazioak aurkezteko eta itxaron zerrendak kontsultatzeko.

Bengoak adierazi zuen Osasun Sailak «osasun digitaleko estrategia» duela, baina horrek ez dituela familiako medikuak ordezkatuko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.