Atentatua

Osalanen kontrako atentatuan gas bonbona bat ez zen lehertu

ETAk bi lehergailu jarri zituen lehengo astean Donostiako egoitzan, eta haietako baten kasuan detonagailuak baino ez zuen egin eztanda.

2008ko maiatzaren 5a
12:08
Entzun
Joseba Azkarraga Eusko Jaurlaritzako Justizia, Gizarte Segurantza eta Lan sailburuak gaur jakinarazi duenez, ETAk lehengo ostegun goizean Donostian Osalanen egoitzaren kontra egindako atentatuan gas bonbona bat ez zen lehertu; detonagailuak baino ez zuen egin eztanda. ETAk bi lehergailu jarri zituen eta batek egin zuen eztanda. "Beraz, biek eginez gero, kalteak handiagoak izan zitezkeen", esan du Azkarragak.

Bi bonbak hiru kilo amonalez osatuta zeuden. Osalaneko egoitzaren atzeko aldean zeuden biak, Donostiako Lurralde Auzitegiaren eta Renfeko tren estazioen inguruan, bata bestearengandik lau metroko distantziara. Ez zen inor zauritu.

Ignacio Murgia Osabaleko zuzendari nagusiarekin batera izan da Azkarraga gaur egoitza barrua bisitatzen. Ertzaintzak itxita eduki du ostegunetik. "Kalteak hasiera batean uste genituenak baino handiagoak dira", adierazi du Jaurlaritzako sailburuak.

Teknikariek gaur edo bihar esango dute eraikinaren atzealdeako zati bateko zutabe nagusietako bat kaltetua dagoen ala ez. Hala ez badago, kalteak pare bat astean konponduta egongo direla esan du Azkarragak. Atentatua jasan arren, Osalaneko bulegoak jendearentzat irekita daudela gogoratu du, bide batez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.