Osasun alorreko lanbidetzat joko dute Psikologia, eta master bat egin beharko da

Espainiako Kongresuak lege berria onartu du: osasun babesa erabat zabaltzea du helburu, langabeentzat bereziki

Erredakzioa
2011ko irailaren 23a
00:00
Entzun
Osasun alorreko langileak direla aitortuko diete Hego Euskal Herriko psikologoei, eta aurrerantzean osasun psikologo izango dute izena. Osasun Publikoaren Espainiako Legearen berritasunetako bat da. Espainiako Kongresuan onartu zuten atzo. Aurrerantzean, hortaz, Bolognako prozesuarekin beste hainbat ikasketatan gertatu denez, Psikologia ikasleek ezinbesteko izango dute master bat egitea: hori egindakoan aitortuko diete osasun alorrean jarduteko gaitasuna.

Osasun babesa erabat zabalduko dute Espainian lege horren bidez; langabeek eta abokatuen eta arkitektoen gisako lanbideetan ari direnek izango dute aldea. Autonomia erkidegoetako jarduna mugatuko du lege berriak: txertoak-eta aldi berean ezarri beharko dituzte. Osasunari buruzko informazioa azkarrago ematea bultzatuko dute, eta informazio okerra kentzea; publizitatea kontrolatuko dute, besteak beste. Informazioa batu ere egingo dute: osasun inkestak egingo dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.