Irudia. Gasteiz
OSASUN ALORREKO MOZKETEN KONTRA
Osakidetzako sindikatu guztiek deituta, protesta egin zuten atzo goizean Santiago Ospitalean, Gasteizen, murrizketen kontra. Salatu zuten Eusko Jaurlaritza mozketak egiten ari dela azken urteetan osasun publikoan, nahiz eta hark ukatu egiten duen hori. Espainiako Gobernuak osasunaren alorrean agindutako murrizketen aurka salaketa jarriko duela esan eta esan ari da Jaurlaritza. Asteartean emango ditu azalpenak Rafael Bengoa Osasun sailburuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu