Irudia. Iruñea
OSASUN ARLO PUBLIKOAREN ALDE
ELA, LAB eta CCOO sindikatuek manifestazioa egingo dute gaur, Iruñean, osasun publikoaren alde. Protesta 18:00etan abiatuko da autobus geltokitik. Atzo eman zituzten manifestazioari buruzko xehetasunak, agerraldi batean. Bertan nabarmendu zuten UPN-PSN gobernua «guraizeen gobernua» dela. «Krisia erabiltzen dute murrizketak egiteko aitzakia gisa. Baina egoera honetan are beharrezkoagoa da kalitatezko zerbitzu publikoak edukitzea», gogorarazi zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu