Eusko Jaurlaritzaren 2013ko aurrekontuen helburu nagusia "euskal ongizatearen defentsa" izango dela esan arren, osasun arloan eta hezkuntzan murrizketak iragarri ditu Ricardo Gatzagaetxebarriak gaur goizean Euskadi Irratian. Argudiatu du iaz baino 1.200 milioi euro gutxiago izango direla aurtengo aurrekontuetan, %11,5 gutxiago, eta horrek gastuen murrizketa ekarriko duela.
Zehaztu du "zerbitzu nagusiak" ez dituztela ukitu, soilik "oinarrizkoak ez direnak" murriztuko dituztela.