Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak adierazi duenez, ebolaren protokoloa "egokia" izaten ari da Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, eta osasun arloko profesionalen segurtasuna "kasuak ongi tratatzea bezain lehentasunezkoa" da.
"Lasaitasun mezu bat" igorri du, eta Espainiako Estatuan aurretik egon gabeko gaixotasuna izan arren, nabarmendu du Osakidetzak "aste asko" daramatzala lanean ebolaren kontrako protokoloarekin, jada lau gaixo zaindu dituztelako ebola izan zezaketelakoan —guztiek negatibo eman dute analisien emaitzetan—.
Hondarribian (Gipuzkoa) izan da Darpon, Bidasoa ospitalean, Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariarekin eta Jon Etxeberria Osakidetzako zuzendariarekin. Darponen arabera, osasun sistema eta profesionalak "onak" dira, eta, beraz, horrek herritarrengan "konfiantza" eragin behar duela iritzi dio.