IRAILAREN 1ETIK AURRERA
•Langileak eta pentsiodunak. Gizarte Segurantzan izena emanda daudenek osasun arreta izango dute. Inoiz osasun txartela izan ez dutenei kasu egingo diote baldin eta urtean 100.000 euro baino gutxiago irabazten badituzte.•Europako Batasuneko herritarrak. Espainiako Gobernuak hitzarmenak ditu beste hainbat herrialderekin osasun alorrean. Hala, Europako Batasuneko herritarrei kasu egingo diete, baldin eta gaixo horien herrialdean hiritartasun espainiarra dutenei kasu egiten badiete. Gainontzean, aseguru bat egin beharko dute edo medikuarengana doazenean ordaindu.
•Europako Batasunetik kanpoko herritarrak. Paperak badituzte eta etorkinen erregistroan izena emanda badaude, artatu egingo dituzte. Paperik ez badute, soilik larrialdietan egingo diete kasu. Medikuarenera doazen aldiro, gainera, pagatu egin beharko dute.
•Haurdun daudenak eta adingabeak. Doako arreta izango dute. Berdin gertatuko da errefuxiatuekin eta sexu esplotazioa jasan dutenekin.