Espainiako Gobernuak jakinarazi du helegitea jarriko duela Nafarroan egoera irregularrean dauden etorkinei doako osasun arreta bermatzen dien legearen aurka. Nafarroako legea Espainiako konstituzioaren kontrakoa delakoan aurkeztuko du helegitea Auzitegi Konstituzionalean.
Espainiako Gobernuaren asmoaren berri izan eta gero, Nafarroako Gobernuko presidente Yolanda Barcinak esan du helegitea "aztertzen" ari direla gobernuko zerbitzu juridikoak. Barcinak azaldu du albistea "oso berria" dela, eta gaineratu du azterketa juridikoa prest dutenean erabakiko duela gobernuak zer egin.
Barcinak baieztatu du legea indarrean dagoela.