Politika. Osasun Batzordea

Osasun Batzordearen bilera bertan behera geratu da EH Bildu eta PSEren plantoa dela eta

Legebiltzarreko batzordea Jaurlaritzaren propagandarako tresna bilakatu dutela salatu dute oposizioko bi alderdi nagusiek.

Jon Darpon Osasun sailburua, artxboko irudi batean. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS
2015eko otsailaren 2a
13:46
Entzun

11:30ean zen biltzekoa Legebiltzarreko Osasun Batzordea, besteak beste, transplanteen gaia aztertzeko. Bilkura, ordea, bertan behera utzi behar izan dute, EH Bilduk eta alderdi sozialistak uko egin baitiote parte hartzeari.

Oposizioko bi alderdi nagusiek leporatu diote EAJri batzordea "Jaurlaritzaren propagandarako tresna huts" bilakatu izana, eta salatu dute eurek mahai gainean jarritako gaiei buruzko eztabaidak behin eta berriz atzeratu dituztela. Horren adibide gisara Bilduk gogoratu du joan den irailean osasun arloko sindikatu guztien agerraldia eskatu zuela, mahai sektorialaren berri emateko, baina bost hilabeteren ondoren zain jarraitzen dutela.

Ez da lehen aldia bi alderdiok halako salaketa bat egiten dutela. Bilduk gogorarazi du Jaurlaritzaren eta oposizioko taldeen egitasmoen arteko "oreka" behin baino gehiagotan eskatu badute ere gobernuak bere proiektuei soilik egin izan diela tokia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.