Irudia. Baiona
OSASUN GAIEN KUDEAKETA EZAGUTZEN
CPAM egitura, zeinak Baionako Osasun Zerbitzuak kudeatzen dituen, bisitatu zuen atzo Txinako ordezkaritza batek. Frantziak eta Txinak elkarren esperientzien berri izateko planaren barnean izan da bisita. Frantziako osasun zerbitzuen ibilmoldearen nondik norakoan sakondu nahi zuten txinatarrek. Bereziki, osasun harrera eta prozedura administratiboa aztertu zuten atzoko bisitan. Harrera zerbitzuetan jasotzen dituzten orrien tratamendua ere ezagutu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu