Osasun garraioan «kalitatea lehenesteko» eskatu du DYAk
BILBO. Osasun garraioa kontratatzeko orduan «kalitatea lehenesteko» eskatu dio DYAk Eusko Jaurlaritzari. Ekainean hasi zuen Jaurlaritzak kontratazio prozesua, 12 milioi euroko aurrekontuarekin. Horren harira, DYAk galdegin dio Jaurlaritzari «irizpide ekonomikoetan» soilik ez oinarritzea bere erabakia; esan du osasun garraioarena «oso erabaki garrantzitsua» dela «herritar guztien» osasunarentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu