Osasun arreta behar duten herritar guztiak artatzen jarraitzeko asmoa berretsi dute alor horretako langileak batzen dituzten hamar elkartek. Azaldu dutenez, haien kode deontologikoaren arabera jardun behar dute, eta, beraz, ezin diote osasun arreta inori ukatu. Mozketetan ezarritakoaren kontrako kontzientzia eragozpena agertuko dute lanean, eta aukera hori errespetatzeko eskatu dute.
Elkarteek agerraldi bat egin dute goizean Bilbon, Espainiako Gobernuak osasun zerbitzuetan egin nahi dituen murrizketak kritikatu eta, horien aurrean, haien asmoen berri emateko. Madrilek onartutako dekretuak juridikoki akatsak dituela uste dute, eta ekonomikoki ez duela aurreztea eragingo. Dekretua "insolidarioa eta arrazista" dela gaineratu dute.