gizartea

Osasun publikoaren aldeko borroka

Eskualdean ospitale publiko bat jartzeko eskaera egin dio Tolosaldea osasun publikoaren alde koordinakundeak Jaurlaritzako Osasun Sailari, gaur eguerdian izan duten bileran.

2011ko azaroaren 2a
17:31
Entzun

Tolosaldea osasun publikoaren alde koordinakundeko (TOPA) ordezkariak Jose Maria Begiristain Jaurlaritzako Osasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde zuzendariarekin bildu dira gaur eguerdian. Maiatzean eskatu zuen koordinakundeak harekin elkarrizketa. Hilabete hauetan guztietan ez dute erantzunik jaso, eta hori dela-eta elkarretaratzea deitu dute gaur eguerdian Tolosan, Osasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Zuzendaritzaren aurrean. Zuzendaritzara heldu bezain pronto mugimenduko ordezkari batek zuzendariarekin biltzeko aukera izan du.

Tolosaldea da eskualdeko ospitalerik ez duen Gipuzkoako inguru bakarra. Orain arte Tolosako espezialisten osasun etxeak eta Asuncion klinikoak eskaini dute zerbitzua. Asuncion klinikoa itunpekoa da, eta osasun etxea, publikoa. Eusko Jaurlaritzaren asmoa da hiru urtean Asuncion klinikora bideratzea zerbitzu osoa. Koordinakundea, aldiz, osasun etxea indartzearen aldekoa da, eta eskualdean ospitale publiko bat jartzeko eskatzen du.

TOPA alderdi politiko, sindikatu eta kultur, gizarte eta kirol eragile ezberdinez osatuta dago. Tolosaldeko 30 herrietako, Legorretako eta Andoaingo alkateen basesa jaso du eta 16.000 sinadura baino gehigo bildu ditu eskualdean.

Elkarretaratzea deitu dute larunbaterako Andoainen, udaletxearen aurrean —12:00—, eta hilaren 12an manifestazioa egingo dute Tolosan, ordu berean. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.