Euskararik eta gaztelerarik ez dakien gero eta jende gehiago artatzen dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoako osasun zentroetan, eta, ondorioz, gero eta gehiago dira osasun arloko langileei gaixoekin komunikatzeko sortzen zaizkien arazoak. Egoera horri irtenbidea emateko itzulpen zerbitzua ezarri du Osakidetzak bere eskumeneko osasun zentro guztietan.
Dagoeneko zerbitzu hori ematen dute Bizkaiko Gurutzeta eta Basurtuko erietxeetan eta Bilbo handiko osasun zentroetan; Arabako Txagorritxuko ospitaleaneta Gipuzkoako Zumarragako eta Debagoienako erietxeetan. Esan bezala, orain sare publikoko zentro guztietara zabalduko dute.
51 hizkuntzatarako itzulpen zerbitzua eskainiko dute; horietatik 11ren kasuan urte guztian 24 orduz. Gainerako 40 hizkuntzen itzulpen zerbitzua astelehenetik ostiralera, goizeko zortzietatik arratsaldeko seietara egongo da martxan.
Urtean 90.000 euroko kostua izango du eta Dualia enpresak emango du zerbitzua.
GIZARTEA
Osasun zentro guztietan jarri du Osakidetzak euskara eta gaztelera ez dakitenentzako itzulpen zerbitzua
Etorkinen eta turisten kopurua handitu delako hartu dute erabaki hori. 90.000 euroko kostua izango du urtean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu