Osasuna

Osasun zerbitzu batzuk bateratzeko beharra onartu du Darponek

Datozen lau urterako dituen asmoen berri eman du Jon Darpon Osasun sailburuak Osasun eta Kontsumo Batzordean. Krisi garai honetan sistema baliabideak "arduraz eta eraginkortasunez" kudeatu beharko direla.

ainara arratibel gascon
2013ko otsailaren 18a
13:12
Entzun

"Pertsonak", horiexek izango dira datozen lau urtera begira Osasun Sailaren egitasmoen ardatza. "Osasun arreta publiko eta unibertsala bermatuko dugu", adierazi du Jon Darpon Osasun sailburuak Osasun eta Kontsumo Batzordean egindako agerraldian. Onartu du krisi garai honetan ezinbestekoa izango dela baliabideak "arduraz eta eraginkortasunez" kudeatzea. "Ezinbestekoa izango da osasun zerbitzu batzuk bateratzea. Osakidetzako zuzendaritzan ere egokitzapenak egingo ditugu". 

Langileen euskalduntzea bultzatuko dute, eta alor horretan ez ezik, gainerako alorretan ere erabakiak modu partekatuan hartzen saiatuko dira. "Gure sistemaren kalitatearen oinarria dira". Kronikoen arreta izango da beste ardatzeko bat. "Horretarako, lehen arretaren eta espezialisten arteko koordinazioa hobetuko dugu",

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.