Errioxako (Espainia) herritarrei egin beharreko ebakuntza «konplexu» ugari Osakidetzan egitea proposatuko dio Eusko Jaurlaritzak Errioxako Gobernuari, Osasun sailburu Rafael Bengoak jakinarazi duenez. Besteak beste, buruko ebakuntzak eta giltzurrunetako transplanteak Osakidetzan egiteko aukera emango diote Errioxako Gobernuari.
Horren truke, Arabako Errioxako herritarrak Logroñoko erietxean artatzeko eskatu du Bengoak. Hala, zerbitzuak trukatuko lituzkete bi exekutiboek, dirurik ordaindu gabe. Bengoak azaldu duenez, Errioxako Gobernuari helaraziko dion zirriborroa idazten ari dira, eta bertan jaso dute proposamen hori. Arabako Errioxako herritarren auzia irtenbide teknikoa duen eztabaida dela adierazi du, eta, beraz, eztabaida hori «politikarekin ez nahasteko» eskatu du. Bengoa itxaropentsu azaldu da, prestatzen ari diren proposamenari esker «gertu» ikusten baitu auziaren konponbidea.
Osasun zerbitzu gehiago eskainiko dizkio Osakidetzak Errioxari
Bengoak adierazi du ez dutela dirurik emango Arabako Errioxako biztanleak Logroñon artatzearen truke
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu