OSASUN ZERBITZUAK . Baionako erietxeko langileek protestak indartuko dituzte

Aitor Renteria.
BAIONA
2006ko urtarrilaren 18a
00:00
Entzun
Hilabetez greban egon ondoren, Baionako erietxeko langileek protesta indartzea deliberatu dute. Atzo, CGT, SUD eta UNSA sindikatuek deituta, 150 langile elkarretaratu ziren erietxean. CFDTk bat egiten du aldarrikapenekin baina ez protesta moldeekin. Langileen ordezkaritzak hitzordua zuen ospitaleko zuzendariarekin, baina zuzendaria ez zen bilkuran azaldu. Sindikatuek gogor gaitzetsi dute ospitaleko zuzendariaren axolagabekeria. Erietxean 102 langile gehiago behar dituztela dio Jeanot Lastiri CGTko ordezkariak. Urtarrilaren 23an bertze manifestazio bat eginen dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.