KORRIKA

Osasuna eta Athleticeko jokalariek babesa azaldu diote Korrika-ri

Korrika-ren aldeko irudiarekin argazki bat egin zuten larunbatean, derbiaren aurretik. Bestalde, London Basque Society-k bideo bat osatu du Korrika 18ren harira. Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak ere babesa agertu dio Korrika-ri, adierazpen baten bitartez.

2013ko martxoaren 4a
17:53
Entzun

Martxoaren 14an abiatuko da 18. Korrika Andoaindik, eta hamar egun geroago ailegatuko da Baionara. Hasi artean, ordea, atxikimenduak jasotzen jarraitzen du Korrikak.

Larunbatean, Osasunako futbol jokalariek adierazi zioten babesa Euskararen aldeko ekimenari. Athleticekin jokatutako derbiaren aurretik, Korrika-ren ikurrarekin argazki bat egin zuten Joseba Llorentek, Patxi Puñalek eta Oier Sanjurjok.

Athletic-eko jokalariek argazki berean agertu behar zuten baina ordutegi arazoak tarteko ezin izan zuten azaldu, haien atxikimendua erakutsi duten arren.

Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordean Korrika-ren aldeko adierazpen bat onartu dute gaur, PSN, Bildu, Aralar-NaBai eta Ezkerraren aldeko botoekin. Aurka bozkatu dute UPNk eta PPNk. Onartutako adierazpena martxoaren 14eko edo 15eko osoko bilkuran irakurriko dute.

Bestalde, London Basque Societyk Korrikaklip lehiaketan parte hartu dute. Ondoko bideoa egin dute:

[Youtube]http://youtu.be/mHr-GwPmm9g[/Youtube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.