Bilbon, San Mamesen, jokatuko du Euskadiko selekzioak Uruguairen kontra. Partida horretan lehiatzeko, honako futbolariak aukeratu dituzte Iribar eta Etxarri hautatzaileek:
Athletic:Aitor Karanka, Luis Prieto, Del Horno, Gurpegi, Joseba Etxeberria, Tiko, Urzaiz eta Yeste.
Reala: Lopez Rekarte, Aranzabal, Xabi Alonso, Aranburu eta Gabilondo.
Alaves: Pablo Gomez.
Eibar: Karmona eta Riesgo.
Rayo: Bolo eta Imanol Etxeberria.
Murcia: David Karanka.
Mallorca: Olaizola.
Informazio gehiago hemen.
Futbola
Osasunako jokalaririk ez du sartu Euskadiko selekzioak hautatutakoen zerrendan
Jose Angel Iribar eta Miguel Etxarri Euskadiko selekzioko hautatzaileek hogei futbolariko zerrenda osatu dute hilaren 27an Euskadik Uruguairen aurka jokatuko duen partidan lehiatzeko. Zerrenda horretan ez dute Osasunako jokalaririk sartu, eta, halaber, Ipar Euskal Herriko futbolaririk ere ez da izango. Dena den, futbolari nafarrak badaude Iribarren eta Etxarriren zerrendan: hain zuzen ere, Athleticek jokatzen duten Tiko, Urzaiz eta Gurpegi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu