Nafarroako Gobernuak ere itxi du akordioa Errioxakoarekin nafarrek erkidego horretako osasun zerbitzuetara jo ahal izan dezaten, eta horren arabera, Osasunbideak zenbait espezialitateetan Errioxako gaixoak artatuko ditu. Bart itxi zuten eta gaur aurkeztu dute bi Gobernuetako Osasun sailburuek, Marta Verak eta Jose Ignacio Nietok.
Abenduaren 15ean jarriko da indarrean, eta otsailaren 29an nork artatzen dituen bestearen gaixo gehien aztertuko dute, hori orekatze aldera.
Iralean utzi zion Errioxako Osasun Saila nafarrak artatzeari, eta Eusko Jaurlaritzari eskatu bezala, konpentsazioak eskatu zituen. Nafarroako Gobernuak abenduaren 2an akordioa iragarri zuen, baina negoziazioa ez zela amaitu esanez atzeratu zuten abenduaren 5erako iragarritako sinatze ekitaldia.
Eusko Jaurlaritzak aste honetan itxi du aldi baterako akordioa Errioxako Gobernuarekin. Gaur Pedro Sanz Errioxako presidentea horren inguruan mintzatu da, eta esan du Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernua ez bezala, desleial jokatu duela. Berretsi du, gainera, Errioxak ez duela zerbitzua debalde emango, eta hurbiltasuna ez dela horretarako arrazoi gaineratu du.