Osasunbideko oposizioko kaltetuen 12.000 sinadurak ez dituzte aintzat hartu

2011ko urriaren 21a
00:00
Entzun
Osasunbidean E mailako lanpostuak betetzeko 12.000 lagun aurkeztu ziren oposizioetara, eta 12.000 sinadura bildu dituzte lanpostu horiek gordetzearen alde. Nafarroako Gobernuak bertan behera utzi du lanpostu publiko horien oposizioa —102 lanpostu ziren, gehienak Osasunbideko sukaldari eta sukalde laguntzaile izateko—, eta atzo parlamentuan berretsi zuten erabakia, kaltetuek bildu dituzten milaka sinadura horiek aintzat hartu gabe. Kontrako protesta oldea ekarri du lan eskaintza publiko hori bertan behera uzteak, eta atzo ere elkarretaratzea egin zuten oposizioetako kaltetuek. Egunero elkarretaratzeak egiten ari dira, iluntzeetan; atzo parlamentuaren kanpoaldean elkartu ziren, zarata eginez, eta oposizioak mantentzearen aldeko 12.000 sinadurak aurkeztu zituzten, nahiz eta parlamentuak aintzat hartu ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.