Osasunbideko postuetan euskararen garrantzia gutxitu izana salatu dute

Puntuen %3 izango dira euskararen araberakoak eremu mistoan, eta %6 euskaldunean; kanpoko eleen balioa gehitu dute

Erredakzioa
Iruñea
2011ko azaroaren 2a
00:00
Entzun
Osasunbidean lanpostua lortzeko prozeduran alor bakoitzak izango duen lekuaren berri eman du oraindik orain Nafarroako Gobernuak, eta horretan euskarari aurrekoetan baino garrantzi gutxiago eman dio. Administrazioan Euskaraz taldeak egin du salaketa. Haren arabera, lehen baliogabe jotako deialdian baino leku are gutxiago izango du euskarak.

Eremu mistoan txikitu dute batez ere euskararen garrantzia; lor daitezkeen puntuen %3 izango dira euskarari dagozkionak. A mailako postuetan, adibidez, %1,7tik %1,1era jaitsi dute puntuazioa; gainerakoetan, %4,37tik %2,91ra. Administrazioan Euskaraz taldearen arabera, eremu euskaldunean «zertxobait» handitu dute euskararen lekua, «baina ezer esanguratsurik ez». Puntuen %6 izango dira euskararen araberakoak.

Horrelako erabakiengatik egin izan dute gobernuaren aurka; euskarari leku gutxi emateagatik deialdiak eten izan dituzte auzitegiek. Taldeak salatu du horietan baino are leku gutxiago duela. Kontrara, kanpoko hizkuntzei garrantzi gehiago eman diete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.