UPNk proposatu du testua, eta haren alde bozkatu dute UPNk berak, PSNk, PPNk eta Ezkerrak. Abstenitu egin dira, berriz, Geroa Bai, EH Bildu eta Ahal Dugu. Testuaren arabera, Nafarroako Parlamentuak "erabateko gaitzespena" adierazi, eta "sabotajearen egileak atxilotu eta egindakoa ordaintzeko nahia" azaldu du.
Ernai gazte antolakundeak sareratu zuen bideo bat, Tuteran zegoen Osborne zezenaren ikurraren eraistea erakutsiz. Espainiarekin apurtzeko, gazteok bagoaz! goiburupeko kanpainaren baitan diote "nazkatu" direla "Euskal Herriko paisaietan zuen sinboloak ikusteaz".