Osborneren zezena ere Independentista

Osborneren zezena, margotuta. BERRIA.
2011ko abenduaren 7a
00:00
Entzun
«Espainiako nazionalismoaren ikurra» Independentzia hizki handiz margotu du gaur Independentistak Sareak. Independentistak Sareak «ekintza berde bat» egin du gaur Tutera aldean, Espainiako Konstituzioaren Egunean, «Espainiako nazionalismoaren ikur» Osborneren zezenaren gainean. «Euskal Herriak pairatzen dituen inposizio guztiak salatzeko», margotu dute Tutera eta Arguedasen arteko zezena. Halaber, ikurrinak, Nafarroako banderak eta independentziaren aldekoak zabaldu eta bengala berdeak piztu dituzte, «independentziari argi berdea emateko eskatzeko». Sareak dei egin dio euskal gizarteari «bere geroaren jabe bilakatzeko», lanean nahiz mobilizazioan jarraitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.