Lerin-Gasteiz: Iheslarien ahalegina, baina azkenean esprina
Ihesaldi saio ugari izan dira gaurko lasterketan hala ere tropela lanean aritu da ihesldiek arrakasta izan ez zezaten. Alejandro Valverde (Illes Balears) eta Oscar Freire (Rabobank) ziren faboiritoak Gasteizeko helmugan esprinean irabazteko. Herrerako gaina lehen mailako mendatea da baina helmugatik oso urrun zegoenez ez da traba izan espero bezala lasterketa esprinean amaitzeko.
Herrerako gaina igotzen hasterako 20 txirrindularik abantaila apur bat lortu dute, 24 sengokoa. Garzelli (Liquigas), Moos (Phonak), Kolobnev (Rabobank), Weening (Rabobank), Lobato (Saunier), Egoi Martínez (Discovery), Botcharov (Credit Agricole), Colom (Illes Balears), Parra (Cofidis), Wielinga (Quick Step), Sevilla (T Mobile), Fedrigo (Bouyagues), Ghisalberti (Milram), Mayo (Euskaltel), Casar (Franciase des Jeux), Leblacher (Francaise des Jeux), Goubert (AG2R), Serrano (Kaiku), Bru (Kaiku) eta Azanza (Kaiku) doaz lasterketa buruan.
Azanzak(Kaiku) ezin izan dio iheslarien erritmoari eutsi eta gainerako 19 txirrindulariek egin dute aurrera. Gehienez 57 segundoko abantaila atera diote tropelari.
Tropelean baina, Libertykoak lanean ari dira iheslariekin bat egiteko; kilometro bat geratzen da Herrako gainera ailegatzeko eta iheslariek 30 segundoko abantaila bakarrik daukate.
Herreran Serrano (Kaiku) izan da lehena eta atzetik Garzelli (Liquigas), Ghisalberti (Milram), Botcharov (Credit Agricole), Weening (Rabobank) eta Mayo (Euskaltel Euskadi) pasatu dira.
Tropelak bat egin du atzean geratu diren lau txirrindulariekin: Kolobnev (Rabobank), Bru (Kaiku), Azanza (Kaiku) eta Casar (Franciase des Jeux) .
108.kilometroan Treviñoko tarteko helmuga pasa eta gero tropelak amaiera eman dio ihesaldiari.
Ondoren baina, hamasei txirrindularik lortu dute tropelarekiko abantaila. Euskalteleko txirrindulariak tropeleako erritmoa ezartzen aritu dira iheslarien abantaila murriztu nahian. 52 segundoko aldea lortu dute hamasei txirrindulariek.
Taldea baina Gasteizko tarteko helmuga pasatu ostean bitan zatitu da. Buruan sei txirrindulari: Wegelius (Liquigas), Aerts (Davitamon), Moreni (Cofidis), Vasseur (Quick Step), Marzano (Lampre) eta Stangelj (Lampre). Horien atzetik 43 segundora beste bost gizon: Russ (Gerolsteiner), Duran (Saunier Duval), Cobo (Saunier Duval), Arrieta (Illes Balears) eta Leblacher (Francaise de Jeux). Tropela, berriz, minutu batera.
Lasterketa amaitzeko 20 kilometro falta direnean, tropelaren erritmoa ezartzen ari dira esprintean trebenak diren txirrindularien taldeak. Iheslariek baina indartsu jarraitzen dute Rabobank Freireren taldea tropeletik tiraka ari den bitartean.
Rabobank taldeko gizonen ahaleginak arrakasta izan du eta iheslariak irentsi egin dituzte. Tropela bat eginda ailegatuko da Gasteizera.
Freirek (Rabobank) irabazi du esprintean eta Samuel Sanchez (Euskaltel) izan da bigarrena.
Euskal Herriko Itzulia
Oscar Freire irabazle Gasteizen
Oscar Freirek irabazi du 46.Euskal Herriko Itzuliko 4.etapa. Esprinean nagusitu da Rabobank taldeko txirrindularia Samuel Sanchez itzuliko liderraren aurretik. Hirugarren postua Fabian Wegmann Gerolsteiner taldeko txirrindulariarentzat izan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu