Txirrindulariltza/Vuelta

Oscar Freirek irabazi du Burgosen, esprinean

Egoi Martinezek segitzen du lider.

2008ko irailaren 10a
18:03
Entzun
Oscar Freire Rabobank taldeko txirrindularil espainiarrak irabazi du gaur arratsaldean Espainiako Vueltako hamaikagarren etapa: Calahorra-Burgos (178 kilometro).

Esprinean erabaki da gaurko lasterketa, eta azken metroetan hartu dio aurrea Freirek bigarren izan den Tom Booneni. Serafín Martinezek, Jose Antonio Lopez Gilek eta Andrei Grivkok ihesaldi luzea egin dute, baina tropelak ez die barkatu, eta helmugarako zazpi bat kilometro falta zirela harrapatu ditu.

Egoi Martinez Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindulariak segitzen du lider. Bigarren tokian Levi Leipheimer dago (11 segundora), Alberto Contador hirugarren (32ra), Alejandro Valverde laugarren (1.00era), Carlos Sastre bosgarren (1.38ra), Ezequiel Mosquera seigarren (2.10era), Igor Anton zazpigarren (2.23ra).

Bihar korrituko dute itzuliko hamabigarren etapa: Burgos-Suances (186,4 kilometro). Bigarren mailako bi mendate izango dituzte eta hirugarren mailako bat, etaparen erdialdean hirurak.

Larunbatean edukiko dute berriro mendia, Angliru maila berezikoan bukatuko den etapan. Aurretik, egun berean, lehen mailako hiru mendate igoko dituzte. Igandean ere mendia. Larunbatera artean lidergoari eusteko helburua du Euskaltel-Euskadik -ostiralean atseden eguna egongo da-.

Hilaren 21ean bukatuko da Vuelta, Madrilen. Aurreko egunean 17,1 kilometroko krono-igoera izango dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.