Oskar Matute da Alternatiba Eraikitzen sortu berriko aurpegirik ezagunenetakoa, eta Euskal Herriko ezkerra berregituratzeko asmoz eztabaida prozesua abiatu dutela adierazi dio BERRIAri. Bihar argitaratuko du egunkariak hari egindako elkarrizketa.
"Euskal ezkerra krisialditik ateratzeko mekanismoak jartzeko garaia iritsi da", azaldu du Matutek. "Ezkerreko jendearen kontzientzia kolektiboa astintzea nahi dugu".
Ezker Batuko (EB) sektore kritikoko kideetakoa da hura, eta EB barruan "elkarbizitzeko zailtasunak" dituztela deritzo.
ELKArrizketa aurrerapena
Oskar Matute: "Ezkerreko jendearen kontzientzia kolektiboa astintzea nahi dugu"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu