Sanferminak

Oso azkarra eta arriskutsua

Orain arteko entzierrorik azkarrena egin dute El Pilar ganadutegiko zezenek. Taldeko gaztain koloreko zezenak aurrea hartu dio taldeari Estafetan eta izua eragin du eta lasterakari asko eman ditu aurretik. Ziztu bizian egin du lasterketa eta zezen plazan bakarrik sartu den arren atzetik heldu ziren anaiek eta joaldunek eraman dute ukuilura. [YouTube]http://youtu.be/7ZIhyMrAfus[/YouTube]

2011ko uztailaren 13a
17:32
Entzun

El Pilar ganadutegiko zezenek entzierro oso azkarra eta bizia egin dute. Baturik atera dira Gaseko eskortatik baina Santo Domingoko aldapan bi zezen beltzek taldearen gidaritza hartu dute. Udal plaza luzaturik baina elkartuta iragan dute adardunek.

Mercaderes kaleak eta Estafetak bat egiten duten bihurgunea arazorik gabe pasa dute zezenek baina kale horretan gaztain koloreko zezena aurretik jarri da eta sekulako abaila hartu du. Harrezkero, bakarrik egin du lasterka eta hainbat korrikalari kolpatu eta eraman ditu aurretik bain Estafetan eta baita Telefonicako zatian ere. 

Plazara bakarrik sartu da baina atzetik heldu zen adardun saldoarekin batera ukuilura sartu da.

Ez da adarkadarik egon eta  zazpi korrikalari eraman dituzte erietxera, guztiak kolpeak hartuta eta traumatismoekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.