Sua piztu da bart Bilboko Alde Zaharreko etxebizitza batean. Ertzaintzak ez du oraindik jakinarazi zergatik piztu den sua, baina 40 urteko gizonezko bat Basurtuko Ospitalera eraman dute kea arnasteagatik, eta oso larri dagoela jakinarazi du Barne sailak. Goizeko 01:00ak pasa gertatu da sutea, Posta kalean.
Etxeak lau pisu ditu, eta horietako hirugarrenean piztu da sua. Suhiltzaileak eta Ertzaintza hurbildu dira bertara. Suak ke asko sortu du, eta etxebizitza keak hartuta zegoela jakinarazi dute. Hori ikusirik zauritutako gizona logela batean babestu da, eta suhiltzaileek konorterik gabe atera dute bertatik, atea behera bota ondoren.
Beste bizilagunak euren kabuz atera dira etxetik, eta Barne sailak gaineratu duenez, 02:15ean itzaldu dute sua suhilatzaileek.
Sutea
Oso larri dago Bilbon etxebizitza batean izan den sutean zauritutako pertsona
Alde Zaharreko etxe batean piztu da sua, eta kea arnasteagatik Basurtuko Ospitalera eraman dute 40 urteko gizonezkoa, konorterik gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu