Oso larri segitzen du Burgu parean zauritu zen andreak
GASTEIZ. Santiago Ospitalean, Gasteizen, oso larri jarraitzen du herenegun goizean Burgu parean izandako errepide istripuan zauritutako andreak. Familia bereko zazpi pertsona zauritu ziren N-1 errepidean gertatutako ezbeharrean; 36 urteko gizon batekin eta 28 urteko andre batekin batera —hori dago oso larri— bost adingabe zihoazen ibilgailuan. Hobera egin dute bost adingabeek; gizonak senda-agiria jaso du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu